Sevillako Ituna 1500ean Errege Katolikoen eta Nafarroako erresumaren artean sinatutako akordioa izan zen, erreinu honek Frantziaren eta Errege Katolikoen arteko neutraltasuna mantentzeko asmoz. 1495az geroztik Nafarroako erresuman geratu ziren Gaztelako goarnizioak erretiratu ziren. Beaumontetarren aldeak barkamena lortzen du eta itzultzen uzten zaie, "condestable" izaera berreskuratuz[1].
Itun-haustea
Historialari askok diote Espainiak Nafarroako eta Frantziako Erresumen arteko Bloiseko Itunaren sinatzea erabili zuela Nafarroako erregeek bi nazio horien arteko neutraltasun egoera hausten zutela ziurtatu eta konkistarako aitzaki moduan.
Egoera horren ustezko haustura itun honi eragozten zaio, izan ere, Nafarroako erregeek bi nazioetako batentzat posiziorik ez hartzeko konpromisoa ofizialdu zuten. Beraz, 1512. urtean , Bloisko Itunaren urtean, itun hau iraungitze egoeran gelditzen da.
Erreferentziak
Kanpo estekak