Severo Eizaguirre

Severo Eizaguirre
Bizitza
Jaiotza1901
Herrialdea Argentina
Heriotza1973 (71/72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
Adar militarraArgentine Army (en) Itzuli

Severo Eizaguirre (1901-1973) Argentinako militar bat izan zen, eta paper garrantzitsua izan zuen 43ko Iraultzan (1943-1946). Teniente koronel gradua izanik, Ofizial Batuen Taldeko (GOU) sortzaile eta liderretako bat izan zen.

Biografia

1943an, Ofizial Batuen Taldearen (GOU) sortzaileetako bat izan zen. 1943ko ekainaren 4an Ramón Castillo presidentea boteretik kendu eta 43ko Iraultza eragin zuen estatu-kolpean parte hartu zuen. Buenos Airesko Bigarren Infanteria Erregimentuko buru izendatu zuten orduan.

Eizagirrek, Leon Bengoa GOUko kide nagusiak bezala, Argentinako gobernuak 1944an egin zuen Ardatzarekiko harreman diplomatikoen hausturaren aurkako jarrera adierazi zuen. Era berean, Peronek sindikatuekin zuen harreman gero eta handiagoak atsekabetu zuen talde militarreko kide izan zen, eta gobernutik kanpo uzteko lan egin zuen.

Erreferentziak

Bibliografia

  • Ferrero, Roberto A. (1976). Del fraude a la soberanía popular. Buenos Aires: La Bastilla. 
  • Potash, Robert A. (1981). El ejército y la política en la Argentina; 1928-1945. Buenos Aires:Sudamericana. 
  • Troncoso, Oscar A. (1976). «La revolución del 4 de junio de 1943». Historia integral argentina; El peronismo en el poder. Buenos Aires: Centro Editor de América Latina. 

Kanpo estekak