Espichel lurmuturraren hegoaldean dago, Serra da Arrábida mendizerraren oinean. Setúbalgo badiaren ertzean dagoenez kai naturala eratzen da bertan. Barrutiko hiriburua den Setúbal hiria du ondoan.
Historia
Zeltiarren Sesim leinuak jarri zion izena, Cempsibriga, "Sesim-en hiria" esan nahi du.
Mairuek gaztelua eraiki zuten 240 metrotako altueran baina 1165ean Afonso Henriquesek konkistatu zuen pirata frankoen laguntzarekin eta Portugalgo Erresuma sortu berrian gelditu zen. 1201 urtean Dinis I.ak foruak eman zizkion eta herria sortu zen. XV eta XVI mendeetan Portugalgo itsas-poru garrantzitsua izan zen, Manuel I.a Portugalgoa bera ere bertan bizi izan zen garai batean.
XVII mendean Santiago gotorlekua eraiki zen hondartzaren ondoan. Espainiaren parte zela, 1602an ingelesen flotak hiria erasotu eta gotorlekua nabarmen kaltetu zen.
XX mendean turismoarentzako erakargarri bihurtu ziren Sesimbrako hondartzak eta 1976an Arrábida Natura Parkea ezarri zen mendialdean.