Serra da Estrela Iberiar penintsulako Erdialdeko Sistemaren mendebaldereneko mendilerroa da. Mendilerro hau, Portugalen erdialdean eta mendilerroaren izen bera duen Parke Natural baten barnean dago. Mendilerro honetako mendirik garaiena, Torre da, 1993 metrorekin, hau, Portugal kontinentaleko tontorrik garaiena delarik. Seia eta Covilhã hirien artean kokatua dago, eta bertan dago Vodafone eski estazioa. Torre izeneko mendia, Seia hiriaren lurraldean eta Serra da Estrela Parke Naturalaren barnean dago. Mendilerro honetan, jatorri glaziarreko zenbait zingira eta haran daude.
Azaleraren hiru laurdenak baino gehiago Guardako barrutian dago.
Iruditegia
Ikus, gainera
Kanpo estekak