Serpentine Galleries Londresko arte galeria bat da, Kensington Gardens lorategietan dagoena, Serpentine aintziraren ondoan.
Historia
Serpentine Gallery 1970an ireki zen 1934an James Grey West arkitektoak eraikitako te-pabiloian. 21. mendean Serpentine South Gallery esaten zaio horri.
2013an 1805ean eraikitako polbora biltegi bat, erreformatuta, gehitu zitzaion multzoari: Serpentine Sackler Gallery izena izan zuen orduan horrek, baina Serpentine North Gallery izena jarri zioten 2021ean, Sackler familiaren izen ona hondatu ondoren, oxikodona droga opiazeoren zabalkundearekin aberastutako familia baita hori finantzatu zuena[1]. 2013ko obrak, Ipar Galeria horren luzapen ikusgarri bat du baitan, Zaha Hadid arkitektoak diseinatutako The Magazine jatetxea[2].
Bi eraikin direlarik, hortik multzoak pluralean duen Serpentine Galleries izena.
Erakusketak
Arkitektura garaikidean oinarritzen da eta 2000 urtetik aurrera artista eta arkitektoen erakusketak antolatzen ditu. Zaha Hadid berak hainbat aldiz errepikatu du, 2000, 2007 eta 2017an hain zuzen ere.
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak