Sergio Sollima (Erroma, 1921eko apirilaren 17a - ib., 2015eko uztailaren 1a), zinema zuzendari eta gidoilari italiarra izan zen.
Biografia
1921eko apirilak 17an jaio zen Erroman, eta kultuko europar zine zuzendari asko bezala, Peplum generoko pelikulen grabazioetan parte hartzen hasi zen, 1950 eta 1960ko hamarkadetan oso ezagunak zirenak.
Zinearen munduan, Domenico Paolellaren laguntzaile bezala hasi zen. 1960ko hamarkadan, spaghetti westernen espezialista bezala ospea hartu zuen. Bere lanean, argi eta garbi ikusten da Sergio Leone maisuaren eragina. Bitxikeria gisa, bere lanetakoren bat, Simon Sterling ezizenarekin filmatu zuela esan behar da.
Hiru western baino egin ez zituen arren, eta Sergio Leone eta Sergio Corbucci bezain ospetsu egin ez zen arren, zaletu eta kritikoek, genero honetako zuzendari handienetakotzat hartzen dute. Hiru western hauetan, musika, Ennio Morriconek egin zuen.
Filmografia
- 1998 - Il figlio di Sandokan (Telesaila)
- 1976 - Il corsaro nero (Zuzendaria)
- 1976 - Sandokan. (Telesaila)
- 1973 - Revolver. (Zuzendaria)
- 1970 - Ciudad Violenta. (Zuzendaria)
- 1969 - Corri, uomo, corri. (Zuzendaria eta gidoilaria)
- 1968 - Requiem per un agente segreto (Zuzendaria)
- 1967 - Faccia a faccia. (Zuzendaria)
- 1967 - La resa dei conti. (Zuzendaria)
- 1965 - Agente 3S3: Passaporto per l'inferno. (Zuzendaria)
Kanpo estekak