Sergei Sergeievitx Ridzik (errusieraz: Сергей Серге́евич Ридзик, Monchegorsk, Murmanskeko oblasta, Errusia, 1992ko urriaren 25a[1]) estilo askeko eskiatzaile errusiarra da. 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Errusiako Olinpiar Kirolari Independenteekin lehian, brontzezko domina irabazi zuen eski-krosean[2]. Lorpen hori, 2022ko Pekineko Neguko Olinpiar Jokoetan errepikatu zuen.
Ibilbidea
Ridzik eskiatzaile alpinoa zen, baina, 2011n, eski askera aldatu zen. Ez zen 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetarako sailkatu, eta, Olinpiar Jokoen ondoren, larri zauritu, eta ezin izan zen hainbat hilabetez lehiatu[3]. 2017ko abenduaren 15ean, Munduko Kopako lasterketa bat irabazi zuen, Montafonen, Olinpiar Jokoen aurretik irabazi zuen bakarra[4].
Ondoren, 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetarako sailkatu zen, eta final handira iritsi zen, non, dominak lortzeko, lau kirolari lehiatu ziren. Finaletan, Ridzik Kevin Druryrekin talka egin, eta biak erori egin ziren. Ridzik-ek zutitu, eta hirugarren egin zuen, brontzezko domina lortuz (gero, Drury kanporatua izan zen)[5][6]. 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Pekinen (Txina), ROC taldea ordezkatuz, parte hartu zuen, eta brontzezko domina eskuratu eski krosean[7][7]. Kontuan izan, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, Tokioko 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan, errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.
Nazioarteko lorpenak
Erreferentziak
Kanpo estekak