Sergei Valerievitx Aksionov (errusieraz: Сергей Валерьевич Аксёнов, ukraineraz: Сергій Валерійович Аксьонов, Bălți, Moldaviako Sobietar Errepublika Sozialista, 1972ko azaroaren 26a - ) Krimeako Lehen Ministroa da de facto.
2014ko Krimeako krisiaren baitan Krimeako parlamentuan bozkatua izan zen Lehen Ministro izateko, Ukrainako estatu-kolpea arbuiatzen zren bitartean. 2014ko martxoaren 5etik aurrera Ukrainaren bilaketa eta atxilotze agindua du.