Segurako zubia (portugesez: Ponte de Segura; gaztelaniaz: puente de Segura) Erjas ibaia zeharkatzen duen zubia da, II. mendean, Trajano enperadorearen agintaldian, eraikia. Idanha-a-Nova (Castelo Branco) eta Alcántara (Cáceres) batzen ditu.
Zubia Erjas ibaiak amildegian egin duen ebaketaren gainean eraiki ziten. Fabrikak kanoi-gangadun bost arku ditu, erdikoak 10,5 metroko argia du, alboko lau arkuetatik 7,5 metrokoa baino handiagoa; bere aparailua granito arrosazko kuxin-formako harlanduz egina da, 2,85 metrotik 3 metrora bitarteko sekziokoa. Ibaiertzetako bi arkuak jatorriz erromatarrak dira, pilare guztiak bezala; beste hiru arkuak, berriz, Erdi Aroan eta Aro Modernoan berreraiki zituzten.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak