Sebastián Mariner Bigorra (Vilaplana, Tarragona, 1923 – Madril, 1988ko urtarrilaren 25a), kataluniar hizkuntzalari eta latinista izan zen.
Irakaskuntza ertainean latinezko katedraduna, gero Granadako eta Madrilgo Complutense Unibertsitateetan aritu zen. Berrehun lan baino gehiago idatzi zituen, antzinako epigrafian (Inscripciones hispanas en verso, 1952, Inscripciones Romanas de Barcelona, 1973) eta hizkuntzalaritza orokorrean nabarmenduz.