Kemiko elur-gaztelua, Lumilinna, munduko elurrezko eraikuntza handiena da. Biztanleak, izotza eta elurra lantzen iaioak direla antzeman daiteke udalerriko eraikuntza harrigarriena baita. Gaztelu honek, 300.000 bezero baino gehiago biltzen ditu urtero eta hiriko eraikuntza bisitatuena da [3]. Urtez urte eraikitzen dute hotela, bakoitzean diseinu ezberdinarekin.
Dorre garaienak 20 metrokoak dira, eta hormak aldiz, 1.000 metroko luzerakoak. Gazteluak, hiru solairu dauzka, non 100 eserlekuko eliza, izotzezko mahaiak dituen jatetxea eta hotel bat aurkitu daitezkeen. Ezkontzak ospatzeko momentuan, apaizak, hala nola Japonia eta Hong Kongo hainbat bikote ezkondu izan ditu. Hotelak eskaintzen dituen paisaia artikoak izugarriak dira, eta nahiz eta kanpoko tenperaturak 0 azpitik egon, gaua beroa pasa daiteke bertan.
Gainera, umeentzako jolaslekuak, antzoki bat eta izotzezko arte erakusketak egin ohi dira, non opera abeslari eta dantzari famatu askok dantzatu duten.