Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko.
Saturraran elkartea, Memoria Historikoaren taldea (Saturraran, Mutriku, Gipuzkoa) irabazi asmorik gabeko elkartea da, 2021/05/15ean eratua eta 2021/08/02an Eusko Jaurlaritzako erregistroan AS/G/23801/2021 zenbakiarekin inskribatua. Eremua: Gipuzkoa.[1]36ko Gerra Zibileko memoria jasotzen dihardu.[2]
Historia
Gerra Zibilaren memoria jaso eta zabaldu nahian 2021ean sortu zuten Saturraran elkartea Nerea Arrizabalagak, Agurtzane Urriolabeitiak, Arantza Ugartek eta Roberto Sotok.[3]Halere, elkartea sortu aurretik urte luzez ziharduten Mutrikun memoria historikoa jaso eta bistaratu nahian. Arantza Ugartek, esaterako, urteak zeramatzan Saturrarango emakumeen kartzelan egondakoen bizipenak jasotzen eta gerra sasoiko testigantzak batzen.[4]
Helburuak
Elkartearen helburua Mutrikuko historia aztertu, jaso eta herriari heleraztea eta bereziki 36ko Gerra Zibileko memoria jasotzea da.[2]
Jarduerak
2021ean Saturraran Elkartea, Memoria Historikoaren Taldeak Mutrikuko Udalaren laguntzarekin hainbat ekimen burutu zituen. Batetik Elkartearen aurkezpena egin zuen, bestetik Saturraran izeneko erakusketa antolatu zuen, bertan Mutriku inguruko landa-eremuetan aurkitutako Gerra Zibileko material ezberdina jarri zuten ikusgai: balak, obusak, bala-zorroak...Horrez gain, 4 hitzaldi ere eratu zituzten.[5][4]
2021ean 36ko Gerra Zibilaren arrastoak jarraituta Gerra Zibila Mutrikun ibilaldia prestatu zuten Santa Katalina komentutik irtenda. Ibilaldia Saturrarango kartzela zegoen lekuan amaitu zen, eta han omenaldia egin zieten preso egondako emakumeei eta umeei. Gertatutakoa ahanzturan ez erortzeko aldarria gehituz.
1938ko urtarrilaren 3an lehenengo presoak sartu zituzten Saturraranen. Brigida Saldias Carrera izan zen horietako bat. 200 pertsonentzako prestatutako eraikinean ia 1.600 pertsona edukitzera heldu ziren.
2022an Mutrikuko Udalaren eta Saturraran Elkartearen ekimenez, Oroimenaren Eguna antolatu zuten, eta horren baitan, erakusketa, ibilbidea, hitzaldia eta Oroimen Egunean adierazi zuten:
Gure helburua ez ahaztea da. Jakin behar dugu gerrak zer ekarri zuen Mutrikuko herrira.
2023an martxoan Christine Martínez-Médalek bere amak Saturrarango kartzelan bizi izandako egoera lazgarriak kontatzen dituen La maleta de mi madre liburua aurkeztu zuen Zabilen Saturraran elkarteak antolatuta.[6][7]
2024ko azaroaren Oroimen astea antolatu zuten. Oroimen Eguneko ekitaldian, berriz, 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omendu zituzten, bereziki Merche Gallardo eta Mari Campos umetan kartzela hartan bizi izan ziren 84 eta 86 urteko emakumeak. Merchek hitza ere hartu zuen bere andaluziar jatorria eta esker ona adierazteko.[9]
Taldea sortu zutenetik Mutrikuko Saturraran Elkartea gerra zibilaren memoria jaso eta zabaldu nahian ari da lanean. Gerra Zibilaren memoria jasotzen, biltzen, lantzen eta bistaratzen, Badihardugu Euskara Elkartearekin elkarlanean. Elkarteko kide diren Arantza Ugartek, Nerea Arrizabalagak, Roberto Sotok eta Agurtzane Urriolabeitiak egindako 34 elkarrizketa daude katalogatuta Ahotsak.eus webgunean eta horiek guztiak landu eta bistaratu egin ziren 2023an, Mutrikuko Udalaren laguntzarekin. Gerra Zibilaren arrastoei segika, ibilbideak ere egin dira Mutrikun, herritarren testigantzetan oinarrituta, bata landa-eremukoa eta bestea herrigunekoa. Gerrako Ahotsak webgunean[10]aurki daitezke biak.[11].[2][12]
Iruditegia
Arantza Ugarte eta Merche Gallardo
Kartzelan egon zirenei eta senideei omenaldia
Omenaldia txalaparta doinuz
Mari Campos eta Merche Gallardo. Saturraran, 2024.11.09