Sarektjåkkå, Suediako bigarren mendi garaiena da. Herrialdearen iparraldean dago, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturiko Laponiako eskualdean, Sarek Parke Nazionalaren ondoan. Jokkmokk udalerriaren barnean dago.
Deskribapena
Bi tontor ditu, hegoaldekoa (2.089m) eta iparraldekoa (2.056m) eta bien artean 600 metrotako distantzia dago. Mendi oso bakartua denez ez da erraza bertara iristea.
Ibilbidea
Iparraldeko tontorra igotzen da lehenengo eta ondoren hegoaldekora jo. Hegoaldeko bidea zailagoa da glaziarrak zeharkatu behar baitira.
Iruditegia
Kanpo estekak