Sare-txartela edo NIC (Network Interface Card, Sareko Interfazedun Txartela euskaraz), DTE (Data Terminal Equipment), ordenagailu edo inprimagailu bati sare baterako sarbidea eta baliabideak elkarbanatzea ahalbidetzen dizkion gailu elektronikoa da. Sarean erabilitako kableatua eta arkitekturaren arabera, interfaze desberdinak existitzen dira, baina gaur egun ohikoena RJ45 interfaze bidezko Ethernet teknologia da erabiliena.