Sarah Mather

Sarah Mather

Bizitza
Jaiotza1796
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBrooklyn
Heriotza1867ko ekainaren 21a (70/71 urte)
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea

Sarah Mather (Brooklyn, New York 17961868ko ekainaren 21a) estatubatuar asmatzaile handia izan zen, urpeko lehen teleskopioa asmatu eta patentatu zuena, periskopioaren aurrekoa.[1]

Urpeko teleskopioa

1845eko apirilak 16an erregistratutako patentearen arabera, urpeko teleskopioa, mutur batean lanpara bat zuen hodi bat eta mutur bati lotutako prisma optiko edo ispilu batzuk ziren, urperatzean, zenbait objektu argiztatzeko.[2]Teleskopioa izanik objektu horiek gainazaletik aztertzeko aukera ematen zuten.[3]

Asmakizunaren aplikazio posibleen artean, Matherrek esan zuen itsasontzien kroskoak urpekaririk gabe aztertzeko, arrantza-bankuen kokapena edo ur azpiko objektuak aztertu zein aurkitzeko, arrantzarako edota kanaletarako hondoak lehertzeko erabil zitekeela.[4]

1864an bigarren patentea erregistratu zuen, lehen prototipoarekiko hobekuntzekin: lehenik, argiztapen sistemaren aldaketa batek, lanpara, presio subazuatiko indartsuen ondorioz itzaltzea aurreikusten zuen, eta, bestetik, ispilu bikoitzen joko batek, ikusmen zabalagoa ahalbidetzen zuen, lanpara edo teleskopioa mugitu behar izan gabe.[5]

Bizitza pertsonala

Mather ezkonduta egon zen eta gutxienez alaba bat zuen, Zientziaren Emakumeen Hiztegi Biografikoaren arabera.

Aitorpen zientifikoa eman zioten lana garatu zuen Estatu Batuetan.

Erreferentziak

  1. «Sarah Mather, lo oculto a la vista» Va de barcos 2020-02-08 (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).
  2. Sarah Mather, la desconocida inventora del periscopio. (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).
  3. «¿Sabes que el periscopio de los submarinos lo inventó una mujer?» La Voz de Galicia 2018-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).
  4. «Sarah Mather la mujer que revolucionó la navegación» KienyKe (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).
  5. «Sarah Mather inventora olvidada» Veronese 2019-02-04 (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).

Kanpo estekak