Santxo PanzaOn Kixote Mantxakoa liburuko pertsonaia da, On Kixote da zaldun nagusia eta Santxo bere morroia.[1]Miguel de Cervantesespainiar idazle ospetsuaren idazlan nagusia da. Bi zatitan argitaratu zen, lehenbizikoa 1605ean eta bigarrena 1615ean. Aditu askoren arabera, historiako eleberririk onenetako bat da[2]. Munduko hainbat hizkuntzatara itzulita dago, tartean euskarara[3]; halaber, ugari izan dira zinemara eraman dituzten liburuaren bertsioak.
Liburuko lehen zatian Santxo ez da azaltzen, hor ez da azaltzen nagusiaren eta morroiaren arteko elkarrizketarik. Baina bi protagonisten hizketaldiek liburuko kapitulu osoak betetzen dituzte gero eta, maiz, ezer gertatu gabe, buru argitasunaren, umore onaren eta zorroztasunaren agergarri dira. Haien ahoetatik ateratzen diren ameskeriek eta iritziek bestelako deskribapen prozeduren ordezko bikainak dira.
Hitz egiteko moduak bakantzen ditu pertsonaia nagusiak: zein eta nolako pertsona den, argota, erudizio hanpatua, hizketa jasoa, herrikoia... darabil. Pertsonaiak dira eleberriaren aberastasunik handienetako bat. Badira guztiz asmatuak eta bere garaiko tipoak direnak, Santxo Panza, adibidez; badira literaturatik hartuak eta errealitatetik hartuak; Cervantes bera agertzen da lehen partean, eta liburua bigarrenean.