Santikurutz Gain Zaraiako mendilerroan dagoen mendietako bat da, Urkuluko urtegiaren inguruan dagoen mendi laukotearengandik gertu dagoena. 830 metroko garaierarekin, inguru hontako bigarren mendirik garaiena da, Orkatzategi mendiaren ondoren.
Irispideak
Bideetako bat, Urkulutik abiatzen da. Arbeko labarra igaroz, Ugaztegira heldu behar da lehenik. Hemen, ezkerretara hartu behar da, Orkatzategitik gertu dagoen bidegurutzera heldu arte. Hemen, Araotzera doan bidea alde batera utzi eta eskuinetara hartu behar da, gorantz. Hemendik pixka batera, ezkerretara doan bide bat dago. Bertatik, tontorrera hel daiteke.
Beste bidea, Araotzetik bertatik abiatzen da. Aurreko bidean aipaturiko Orkatzategi inguruko bidegurutzera heldu behar da. Eta hortik, lehen esan den bide beretik jarraitu, tontorrera heldu arte.
Berezitasunak
Aitzorrotzek bezalaxe, mendi honek, bere tontorrean, ermita bat du. Ermita honen ematen dio mendiari, duen izena.
Tontorraren mendebaldean, Arbeko labarrean, Ugaztegi dago. Bertan daude Gipuzkoa osoko baserririk garaienak, 640 metrotik gorako garaieran.
Mendiaren beste izen batzuk
Mendi honi, Espillamendi edo Txirikillaleku ere deitzen zaio
Leizezuloak
Mendi hontan, bi leizezulo garrantzitsu daude. Bata, Gazteluko Urzuloa I, 520 metroko sakonera duena eta Gipuzkoa osoko leizezulorik sakonena dena. Bestea, Gaztelu III da, 444 metroko sakonera duena.
Kanpo estekak
(Gaztelaniaz)[1]