Santiago apostoluaren komentua Badajozko probintzian Calera de León herrian dagoen XV. eta XVI. mendean eraikitako komentua da. 1931tik kultura-ondasunaren izendapena du. Done Jakueren Ordenaren eraikina zen.
Historia
Komentua Calera de León herriaren plaza nagusian dago. Done Jakueren Ordenak eraikia, beste eraikin zaharrago baten gainean altxatu zen, XV. eta XVI. mendeetan. Komentuak Tentudíako monasterioaren monjeei babesa emateko egin zen. XVI. mendearen erdialdean, Ordenaren komentu nagusia, Leóngo San Marcos komentua zaharberritu behar zela eta, Calerara prior nagusia zen Bernardino de Aller bidali zuten. Ondorioz, urte batzutan Calera Leongo probintziaren hiriburua bihurtu zen eta hori herrian aberastasun handia eraman zuen.
XX. mendearen hasieran komentua harriz-harri Amerikara eramateko proiektua sortu zen. Adelardo Covarsí margolaria eta herria aurka jarri zen eta horri esker proiektua ez zen burutu. 1931tik komentua kultura-ondasunaren izendapena du.[1]
Ezaugarriak
Estikoaren ikuspuntutik gotiko-pizkundekoa da. Oinplanta karratua du. XVI. mendean komentu horrek garrantzi handia izan zuen eta hori eraikinaren elementuetan ikusten da. Garrantzi berezia klaustroak du. Elizaren erretaula nagusia Eduardo Acostak egin zuen.
Iruditegia
-
Komentuaren ataria.
-
Galeria.
-
Galeriak.
-
Komentuaren klaustroa.
Erreferentziak
Kanpo loturak