Santa Marina baseliza Zarauzko Alde Zaharrean dagoen baseliza txikia da.
Historia
Marina Alzurukoa jarritako harrizko gurutze batean du oinarria, Zarauztik Azpeitiarako bidearen irteeran. Ondoren estalkia jarri zitzaion, umilategi bilakatuz; azkenik eraikin bat egiteko baimena eskatu zuen. Baina gurutzea zegoen lekuan aukerarik ez zegoenez eraikin bat egiteko 1610an Santa Marina kalera mugitu zen, 16. zenbakian[1]. XVII. menden, hurbil zegoen plazatxoren batean, oraingoaren adbokazio berdineko beste ermita bat izan zen[2].
1932an suntsitu zen eta gaur egungo lekura mugitu zen. 1991ean berriro ere bota zen, fatxada mantenduz[1].
Arkitektura
Nabe karratu bat da, kalera irekita dagoen atrioa, altarea eta sakristia txiki bat. Fatxadak estilo gotikoa du, baina gerora egina dago. Arreta berezia eskatzen du fatxada nagusiak. Bertan hainbat elementu ojibal ikus daitezke. Sarbidea arku puntaduna da, eta fatxadako alboetan dauden bi pinakulu sendoen artean dago.
Ondarea
Barruan hainbat eskultura daude, Santa Marinarenak, Kristoren gurutziltzatzearena eta Santa Apoloniarena. Eusko Jaurlaritzak ondare izendapena eman zion[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak