Galiziakofolklorean, Santa Compaña (euskaraz, Konpainia Saindua edo Konpainia Santua) parrokia baten bideak eta zidorrak iragaten dituen hildako eta arimen prozesio edo elizbira bat da. Erdi Arotik hasita Mendebaldeko Europar literaturan hildako eta arimen prozesioen gaia oso hedatua dago. Santa Compañak eragin nabariena izan duen "galiziar" eremua aintzineko Gallaecia-ri dagokiona da, bai eta Portugalgo iparraldea eta Asturias, bere ezaugarriengatik zonalde hau komunitate bat bezala identifikatzen baita, bere ipui, literatua eta gertakariaren testigantzetan islatzen direlarik.
Etimologia
Galiziar izaki mitikoen hiztegia-ren arabera, Santa Compaña edo Santa Compañía izendapenak kutsapen kulturalez sortutako okerreko izenak dira, eufemismo modura erabiltzen dira, Konpainia prezeski ez baita saindua. Lison Tolosana-k dioenez, Santa Compaña esamoldea partikularki jakintsuek erabili ohi dute, baina sinestunek oso urri.
Latinezko "sanctam cum pania" esamoldea "santa compaña" izendapenarekin parekatu omen daiteke. Halere, itzulpen literalago bat "ogi berdinetik jaten dutenak" izango litzateke, prozesioan arimek biziei daramakien hileta gonbiteari aipamena eginez. Hildakoek eskainitako jakiak jateko itxura egin ohi da eta benetan haietatik aske gelditzeko bakoitzak bere janaria jaten du, honela hildakoek beren poltsikoetatik ogia amaituta edo atera ezinik gelditzen diren arte.
Santa Compañaren izen ezberdinak
Sinismenaren izen ezberdinek esanahi bat daramakite heurekin eta honen bidez Galiziako berezko gertakariak eta mendebaldeko kulturaren artean dagoen elkar-eragina ikus daiteke. Izen ezberdinek eremu geografikoaren arabera erabilera ezberdina izan ohi dute baita ere, hau gizateriaren mito bat (europar mitoa kasu honetan) bere kulturaren zati egiteko Galiziako jendeak duen sorkuntza jenioaren frogatzat har dezakegu. Bi arrazoi hauengatik uler dezakegu nola eremu bakoitzean erabiltzen den izendapena sinismenaren egokitzapen partikular bati dagokiola, bakoitza bi edo hiru adierazmoldeetara zehaztuagoa egongo delarik.
As da noite, antaruxada, avisóns, avexón,
Enxamio, estadea, estantiga, estandiga, estadeiña germaniar kondairarekin gehien bategiten duten izendapenak dira.
Hoste, oste edo gizon talde baten antzekoa da. Hoste eta hostilla hitzak gudaroste, etsai edo erromes esanahia har dezakete.
Pantaruxada
Pantalla, Vicente Risco-ren iritziz, «pantasma» eta «espantallo» terminuen berben bategitea da. Pantalla hitza Beariz herrian erabili ohi da, ogiarekiko beldurraren aipamena izan liteke, pánico hitzak berria Pan jainkoaren aipamena litzateke; Xinzo de Limiakoentroidoko mozorroak ere ez dira ahaztu behar, pantallas bezala ere ezagutzen baitira.
Procesión das ánimas, bereziki Galiziako hegoaldean erabili ohi da, batez ere Ourensen.
Rolda, roldiña
Visión,
Visita,
Xaira, Frei Martiño Sarmiento-ren ibilbidearen izendapena, XVIII. mendeanOurenseko eremuan erabili ohi zen.
Xáns, hau ere Martiño Sarmientok Ourenseko eskualdean jasoa (jáns, xáns), bizidunen pantasmak.
Sociedade do Óso (euskaraz, "Hartzaren Elkartea"), mundu honetako zein bestekoan bizi diren Elkartea, Santa Compaña bezala bide eta bidezidorrak igarotzen dituzte.
Xás, pantasmak, arima penadunak, biziei min emateko gauez ibilti ohi dira.