Sant Maurici iboia (katalanez estany de Sant Maurici) Kataluniako Aigüestortes eta San Maurizioko Parke Naturalan dagoen iboi bat da, urtegi baten ondorioz handitua.
1.910 metroko garaieran kokatua dago, glaziar jatorriko zirku batean. Ratera, Portarró eta Subenuix erreken urak jasotzen ditu, aldiz Noguera Pallaresa zeharkatzen duen Escrita ibaiaren iturburua da.
Iboiak luzez 1.100 metro, zabaleraz 200 metro eta 2,6 hm³-ko ur edukiera du, azken hau bere edukiera areagotzen duen urtegi bati esker.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page