Sant'Ivo alla Sapienza Erromako eliza ezagun bat da, Sant'Eustachio rionean kokaturik dagoena. Elizaren osagarria den jauregia Italiako Estatu Artxiboa da gaur egun.
Historia
Sant'Ivo alla Sapienza izenak "San Ives-en Unibertsitatea" esan nahi du, izan ere XIV. mendean Erromako Unibertsitatearen jauregiko kapera txiki bat baitzegoen bertan. XVII. mendean Francesco Borromini arkitektoari eliza egiteko eskatu zioten eta honek jauregia bera aprobetxatuz eraiki zuen 1642 eta 1660 urteen artean. Erromako arkitektura barrokoaren ale ikusgarrienetakoa kontsideratzen da gaur egun. Aldare Nagusia Pietro da Cortonak egina da.
Iruditegia
-
Eliza.
-
Kanpandorrea.
-
Aldare nagusia.
-
Zorua.
-
Jauregiaren patioa.
Kanpo estekak