Cabo da Cruz taldean hasi zen arraunean eta 2008tik aurrera galiziako selekzioa hasieran eta Rias Baixas taldearekin ondoren Kontxako bost Bandera irabazi zituen jarraian[1][2]. Selekzioa desegin zenean Cabo da Cruzen jarraitu zuen arraunean eta 2016an Kontxarako eta Traineruen Ligarako sailkatu zen[3]. 2017an Náutico de Riveira taldeko erntrenatzaile eta arraunlaria bihurtu zen[4]. Talde berriarekin hirugarren egin zuen Kontxan 2017 eta 2018an eta Galizian nagusi izan zen[2].