Sandra Guimarães (Porto, Portugal, 1976) portugaldar erakusketa komisarioa eta museo zuzendaria da. 2023an Caceresko Helga de Alvear Arte Garaikideko Museoa zuzentzen hasi zen.[1]
Bizitza
Portugalgo Porto hirian jaio zen 1976an. Artearekin zuen harremana literaturaren eta bidaien bidez hasi zen. Amak, gaztetatik, museoetara eramaten zuen. Bere ziurtasunak zalantzan jar zitzakeen guztia interesatzen zitzaion, eta arteak pentsarazten, hausnartzen eta gozatzen laguntzen du, batzuetan erantzunak baino galdera gehiago sortuz.[2]
Artearen Historia ikasi zuen Bruselako Unibertsitate Askean (Belgika). Artearen Historia eta Arkeologia Masterra egin zuen (Arte Moderno eta Garaikidean espezializatuta) eta Kultur Kudeaketa Masterra. Artearen historialaria izanik, beti nahi izan zuen museo batean lan egin, artearekin eta artistekin, erakusketak ikertu eta antolatu. Hori zela eta, jaioterrira itzuli zen, eta Vicente Todoli erakusketa komisarioarekin hasi zen praktikak egiten.[2]
Ibilbide profesionala
1998tik 2010era Serralves Museoan (Porto, Portugal) komisarioa izan zen; 2015etik 2019ra, Remai Modernen (Saskatoon, Kanada) programen zuzendari sortzailea; eta 2020tik 2023ra, Bombas Gens Centre d’Arten (Valentzia) zuzendari artistikoa.[3][4][5][6]2023an, Caceresko Helga de Alvear Arte Garaikideko Museoaren zuzendaritza hartu duen lehen pertsona.[7]
Bere komisario praktiketan, kultura eta balio artistikoaren hierarkien aurka dauden arte proiektu inklusiboak nabarmentzen dira. Thomas Hirschhornen Bombas Gens Centre d’Arteko Energía = ¡Sí! Calidad = ¡No! (Energia = Bai! Kalitatea = Ez!) tailer kritikoa (2021), ¡YA! (ORAIN!) urteurren festa,[8] edo Honeymoon proiektu parte-hartzailea.[9] Antoni Miraldaren Unclassified lanak artea ikasteko eta esperimentatzeko baldintzak eta metodoak birpentsatzeko interesa agertu zuen.[10][7]
2018an Torontoko (Kanada) Award Photography Prize sarietarako ScotiaBank taldeko kidea izan zen.[11] 2021ean, Sala el Brocense (Cáceres) Arte Plastikoen XXIV. Sarien epaimahaiko presidentea izan zen, eta Botín Fundazioaren ¡PAM!21 (EHU, Valentzia) Arte Plastikoen Beken XXVIII. Deialdiko epaimahaikidea eta Miquel Navarro Mislataren Biurtekoaren epaimahaikidea.[12][13][14][15] 2021ean Pego Pintura Sariaren epaimahaiko kide lanetan hasi zen. PhotoEspaña 2022ko komisario gonbidatua izan zen.[16] 2023az geroztik, “La Caixa” Fundazioa Arte Garaikideko Bilduma erosteko Nazioarteko Adituen Aholku Batzordeko kidea da.
Erreferentziak
Kanpo estekak