Sanaa Seif
| Sanaa Seif | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kairo, 1993ko abenduaren 20a (32 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Kairo |
| Lehen hizkuntza | egiptoar arabiera |
| Familia | |
| Aita | Ahmed Seif El-Islam |
| Ama | Laila Soueif |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | October 6 University (en) |
| Hizkuntzak | arabiera egiptoar arabiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea eta zinemagilea |
Sanaa Seif (egiptoar arabieraz: سناء سيف;Kairo, 1993ko abenduaren 20a) Egiptoko zinemagilea, ekintzaile politikoa da, eta 2011ko Egiptoko Iraultzarekin konprometitutakoa. Itzulpengintza ikaslea zen Urriaren Seiko Unibertsitatean, 2014an atxilotu zuten arte. 2015eko irailean, presidentearen indultua jaso zuen, beste ehun lagunekin batera.[1] 2016an, gertakari horretatik hilabete batzuetara, sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, «botere judiziala iraintzeagatik».[2]
Testuingurua eta bizitza
Sanaa Seif Egiptoko ekintzaile politikoa da.[3] Familia ezagun bateko kidea da, eta politikan oso aktiboa dena. Izan ere, aita, Ahmed Seif, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta abokatua izan zen 2014an hil zenera arte; eta ama, Laila Soueif, Kairoko Unibertsitateko irakaslea eta Egipton askatasun akademikoaren aldeko ekintzailea da. Gainera, neba eta ahizpa nagusiak ere ezagunak dira aktibismoagatik. Bere neba, Alaa Abd El-Fattah, ikono bihurtu zen Hosni Mubaraken erregimena bertan behera utzi zuten altxamenduetan. Ahizpa, berriz, Mona Seif, Genetika arloko ikertzailea da, eta zibilen aurkako epaiketa martzialen kontrako mugimendu egiptoar bat sortzearen arduradunetako bat da.
Seif 2011n hasi zen aktibismoan, Egiptoko protesta iraultzaileen une gorenean. Khaled Mohamed Saïd gogoratzeko egindako manifestazioetan parte hartu zuen.[4] Bere aktibismoa hortxe hasi zuen eta 17 urterekin, Askapenaren plazako protestetara joan ondoren, Al-gornal izeneko egunkari independente bat argitaratzen hasi zen lagun batzuekin. Arabiar Udaberriko gai nagusiak jorratzen zituen argitalpen hori laster egin zen ezagun, eta edizio bakoitzeko hogeita hamar mila kopia ekoiztera ere iritsi zen.[3]
Arabiar Udaberrian konprometitu ondoren, Sanaa Seif buru-belarri sartu zen protesta mugimenduetan eta giza eskubideen alde. Bere irudia sinbolo bihurtu zen iraultzaileentzat.[4]
2014ko martxoko protesta eta espetxeratzea
2014ko ekainaren 21ean, Kairoko presidentearen jauregi aurrean atxilotu zituzten hogeita hiru gizon-emakume Egiptoko protesta legearen aurka manifestatzeagatik, tartean Sanaa Seif zegoen.[5] Bileraren helburua gobernuaren Protesta Legearen aurka protesta egitea zen. Ondorengo epaiketan, Kairoko Zigor Auzitegiak «bi urteko espetxe zigorra eta bi urteko behaketa» ezarri zien manifestariei.[5] Daily News Egypt-ek argitaratutako artikulu baten arabera, «Protesten Legea urratzeagatik eta herritarrak izutzeko indarkeria erabiltzeagatik hiru urteko espetxe-zigorra ezarri zieten eta 22 defendatuek apelatu egin zuten».[5] Lege hori urratzeaz gain, poliziaren ofizialei eraso egitea eta jabetza publikoa suntsitzea ere leporatu zieten.[6]
Epaia nazioarteko erakunde askok gaitzetsi zuten, hala nola Giza Eskubideen eta Herrien Batzorde Afrikarrak, Amnistia Internazionalak, Giza Eskubideen Behatokiak eta Pertsonaren Eskubideen Aldeko Ekimen Egiptoarrak.[7] 2015eko otsailean, ekintzaile bakar batek ere ez zuen indultua jaso, nahiz eta zurrumurruek zioten iraultzaren urteurrenean, urtarrilaren 25ean, hala gerta zitekeela.[8]
2016ko maiatzean sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten Seifi, «botere judiziala iraintzeagatik».[2] 237 lagunekin batera manifestazioak bultzatzea leporatu zioten, Saudi Arabiari Itsaso Gorrian dauden bi uharte ematearekin ados ez zegoelako.[9]
Gose greba
2014ko irailaren 4an, Sanaa Seif eta bere neba Alaa Abd El-Fattah-ek gose grebari ekin zioten, bakoitza zegoen espetxean. Alaa Abd El-Fattah 2013ko azarotik preso zegoen Protesten Legea urratzeagatik eta beste hainbat kargurengatik. Gainontzeko senideek, aldiz, etxean egin zuten gose greba.[8] Hori izan zen Egiptoko agintariek ezezkoa eman ziotelako El-Fattahri hilzorian zegoen aita bisitatzen uzteko eskatu zuenean; eta, horrez gain, Sanaa Seif era espetxeratu zuten. Bi neba-arrebek urte horretako azaroaren 19an amaitu zuten greba, familiak heriotza arriskuan ote zeuden kezka zuelako.[8] Hau ez zen Seifek gose greba egin zuen lehen aldia izan. 2014ko abuztuaren 28an, beste emakume preso batzuekin batera parte hartu zuen, Protesta Legearen eta Herri Asanbladaren aurka protesta egiteko.[10] Ezaguna da familiak gose greba partzialak egin izan dituela maiz.
Irudia herri-kulturan
Sanaa Seif iraultzaren ikur bilakatu zen, aktibista gisa egindako lanagatik. 2011tik aurrerako urteetan, Sanaaren irudia sinbolo bihurtu da Tahrir plazako iraultzaileentzat. Oso konprometituta egon da Egiptoko poliziak Khaled Saidi egindako erasoengatik eta haren heriotzagatik egindako martxetan parte hartu zuenetik. Seifen irudia iraultzaren izpiritutzat hartzen dute batzuek; horrek iraultzaren irudikapen artistikoak ekarri zituen, Ammar Abo Bakr artistak Erroman margotutako horma-irudi bat, adibidez.[4]
Sare sozialetan agerpena
Atxilotu zutenetik, Facebookeko orri bat eta webgune bat sortu dituzte haren alde daudenek, haren epaiaren inguruko informazioa emateko eta askapen eskaerak adierazteko. #FreeSanaa traola erabili da bere egoeraz kontzientziatzeko. Bere orrialdeen arabera, ehunka lagunek #FreeSanaa eta #NoProtestLaw erabili dituzte euren auziarekin bat egiteko.[4]
The Square (2013)
Sanaa Seif The Square dokumentalarekin estuki konprometituta egon zen, bera baitzen editore eta kamarografoa.[4] Luzemetraiak Egiptoko Iraultzaren gertaerak zehazten ditu, 2011tik 2013ra bitartekoak, aktibista gazteen ikuspegitik, eta bereziki kritikoa da Egiptoko militarrekin. Kritikaren txaloak jaso zituen filmak, Sundanceko Zinemaldian sariak ere irabazi zituen eta International Documentary Association elkarteak emandako dokumental onenaren saria ere irabazi zuen.[11] Gainera, Oscar sarietarako izendapena jaso zuen Egiptoko lehen filma izan zen. Atzerrian kritika positiboak jaso bazituen ere, herrialdean bere promozioa zorrozki kontrolatua izan zen. Netflixen 2014ko urtarrilean plazaratu zen, baina Egipton, bere lehen proiekzioa ez zen urte bereko ekainera arte izan, inolako publizitaterik gabe.[11]
Erreferentziak
- ↑ Egypt's Presidency Pardons 100 Including Sanaa Seif and Yara Sallam. AllAfrica 23 de septiembre de 2015.
- ↑ a b Egypt political activist Sanaa Seif jailed for 'insulting judiciary'. .
- ↑ a b Attalah, Lina. (21 de junio de 2014). Sanaa Seif and a generation that protects the revolution. .
- ↑ a b c d e Piazzese, Giovanni. (29 de diciembre de 2014). Sanaa Seif: A symbol of the revolution. .
- ↑ a b c «'Presidential palace' activists sentenced to two years imprisonment - Daily News Egypt» dailynewsegypt.com 28 de diciembre de 2014.
- ↑ Laessig, Gavon. (27 de octubre de 2014). Editor Of Oscar-Nominated Documentary "The Square" Sentenced To Prison By Egypt Court. BuzzFeed.
- ↑ Comisión Africana de Derechos Humanos y de los Pueblos. (3 de noviembre de 2014). «Joint Press Release on the Verdict against Sanaa Seif, Yara Sallam and 21 Other Co-accused in Egypt / Press Releases / ACHPR» www.achpr.org.
- ↑ a b c Masr, Mada. (12 de febrero de 2015). After 100 days of hunger striking, Alaa Abd El Fattah agrees to partial strike. .
- ↑ Un tribunal de Egipto condena a seis meses de cárcel a la activista Sanaa Seif. 5 de mayo de 2016.
- ↑ AWID. Egypt: Update - Woman Human Rights Defender Sanaa Seif Starts Hunger Strike. .
- ↑ a b Ritman, Alex. (27 de octubre de 2014). Egypt Court Sentences Editor of Oscar-Nominated 'The Square' to Three Years in Prison. .
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.