San Sebastian monasterioa, Gipuzkoako gaur egungo Donostia hiriburuan zegoen monasterio bat izan zen, Euskal Herrian, zehazki, Ondarreta hondartza eta Kontxa hondartzaren arteko Loretopearen muinoan, egun Miramar jauregia dagoen kokalekuan. Bertan, gaur egungo hiriaren sorlekua zegoen.
IX. mendeko hainbat idazkien arabera monasterio hau Donejakue Bidean Santiago Compostela hirira zihoazen erromesen ostatu eta laguntza emateko ospitale eta eliza bezala sortua izan zen.
Bere izatearen lehen idatziak 1014ko apirilaren 17koak dira, Antso III.a Iruñekoak Leireko monasterioari egindako doaitza baten ondorioz.