San Petersburgoko Musika Kontserbatorioa, ofizialki San Petersburgoko Estatu Kontserbatorioa (errusieraz: Санкт-Петербургская консерватория) Errusiako goi mailako musika erakundea da. Gaur egun Nikolai Rimski-Korsakov musikagilearen izena darama. Errusiako musika eskola zaharrena da.[1]
Historia
1862an, Anton Rubinstein musikagileak beste musikariekin batera sortu zuen. Anton Nikolai Rubinstein musikagile ospetsuaren anaia zen. Egungo eraikina, aldiz, 1890. hamarkadan egin zen, garai bateko Bolshoi Kamenny antzokiaren tokian; antzoki ospetsu horren eskailera handia eta beste elementu batzuk gordetzen ditu. Rimski-Korsakov 1871ean integratu zen proiektuan eta 1944tik haren izena kontserbatorioari eman zitzaion. Ikastetxe hau, Moskuko Musika Kontserbatorioarekin batera, Errusiako garrantzitsuena da eta haien ikasgeletan ospe handiko musikariak eta musikagileak ikasten egon dira.
2014an Marie-Ange Gorbanevsky zuzendari frantsesak kontserbatorioari buruzko Musika ikasgai bat dokumentala egin zuen.[2]
Hiriaren izenen aldaketen arabera kontserbatorioarena ere aldatuz joan zen. Horrela, beste izen hauek izan zituen: Petrogradoko Kontserbatorioa (Петроградская консерватория) eta Leningradoko Kontserbatorioa (Ленинградская консерватория).[3]
Ezaugarriak
2004an, kontserbatorioak 275 irakasle eta 1400 ikasle zituen.