San Pelayo baseliza Palentziako La Ojeda lurraldeko Perazancas de Ojeda herrian, Cervera de Pisuerga udalean, dagoen eraikin erromanikoa da. Kultura-intereseko Ondasunaren izendapena du.
Historia
Egungo baseliza estilo prerromanikoko beste zaharrago baten gainean eraiki zen; horrela adieratzn dute ikus daitezkeen kapitel mozarabiar batzuek. Egungo eraikina XI. mendekoa da; horrela dio horma batean irakur daitekeen testuak: IN NOMINE DOMINI NOSTRI IHESU CHRISTI SUB HONORE SANCTI PELEG, PELAGIO ABAS FECIT IN ERA MCXIIII OBSTINENTE REX ILLEFONSUS IN LEGIONE. Beraz, Alfontso VI.a Gaztelakoaren garaian, Pelaio izeneko abade batek eraikitzeko agindua eman zuen. Testu horren haritik bertan monasterio bat zegoela pentsa daiteke. Testuan ere 1114 urtea aipatzen da, egungo kronologian 1076 urtea.[1]
Ezaugarriak
Habearte bakarreko eraikina da eta abside bat du, azken hau elizaren elementu zaharrena izanik. Itxura guztien arabera, habeartea historiaren une batean berreraikia izan zen, ziur aski sute baten ondorioz; istripu hartatik ateak bakarrik libratu ziren[2]
Absidea oso ondo landuta izan den harlanduz egina dago. Estiloagatik, Lombardiako eraikin mota da, bakarra inguru horretan. Hirunaka landutako arku txiki itsuak erakusten ditu, hauek ere Lombardiako estilokoak. Arkutxo horiek nonolitikoak ez diren zutabeekin bereizita daude.
Sarrera nagusia mendebalde aldera begira dago. Erdi puntuko arkua erakusten du, zutabeen zimazio gainean kokatuta.
Galeria
-
-
-
Barruko margolanen aztarnak.
-
Erreferentziak
Kanpo estekak