Eliza barruan harri oso batean zizelatutako ponte gotikoa dago. Bataiarri honetan Asteasuko armarria dago, bi aingeruk eutsia.
Erretaularen erdiko nitxoan patroiaren irudia dago, 1572 eta 1575 bitartean Joanes Antxetak zizelkatua, eta ondorengo urteetan Intxaurrandiagak eraldatua. Korua ere azken horrena da. Erretaula nagusiaren beste zatiak XVIII. mendean galdu ziren.