San Nikolas katedrala (suedieraz: Sankt Nikolai kyrka) edo Storkyrkan izenaz ezagunagoa, Stockholmgo eliza nagusia da, Gamla Stan auzoko eliza zaharrena.
Historia
1279an egiten da elizaren lehen aipamena eta bertan esaten da hiria bera fundatu zuen Birger Jarlek eraiki zuela. 1527an Luteranismoa hartu zuen. Errege Jauregiaren ondoan egonik Suediako historiako gertaera garrantzitsuak izan dira bertan, koroazioak, ezkontzak eta hileta handiak besteak beste.
1942an Stockholmeko diozesia sortu zen eta egoitza bertan ezarri zuenez katedral izendatu zuten.
Arkitektura
Suediar adreilu gotiko estiloan eraikita dago. Barnean daukan altxorren artean aipagarrienetakoa San Jurgi eta dragoiaren egurrezko estatua dago Bernt Notkek 1489an egindakoa. Stokholmgo irudi zaharrena ere bertan dago, Vädersolstavlan izenekoa.
Iruditegia
Kanpo estekak