San Nikolas eliza (danieraz Sankt Nikolaj Kirke) Vejleko eliza luteranoa da. Haraldskærko emakumearen gorpu momifikatuagatik da ezaguna.
Historia
XIII mendean eraiki zen estilo erromanikoan baina XV mendeko berriztatzeen ondoren sarrera gotikoa eta 27'2 metrotako dorrea ezarri zitzaizkion. Hogeita Hamar Urteko Gerran oso kaltetua izan zen eta lau aldiz berrizketa lan handiak egin behar zan zaizkio, 1744, 1855-56, 1887-88 eta azkena 1964-66ean.
Gorpuak
Zohikaztegi batean aurkituriko k.a. V mende inguruko Haraldskærko emakumearen gorpu momifikatua da denetan aipagarriena. Beste sarkofago batzuk ere badaude.
Aipatzekoa dira era berean iparraldeko adreiluzko horman dauden 23 garezurrak, Nørreskov basoan harrapaturiko lapurrenak.
Iruditegia
-
San Nikolas eliza.
-
Erdiko nabea.
-
-
Lapurren garezurrak.
Kanpo estekak