San Nikolas eliza Lapurdiko Getaria udalerriko eliza bat da. 2001an Monumentu Historikien Zerrendaren barnean sartua izan zen. Herrigunearen punturik garaienean dago, hilerriaz inguratua.
Historia
XVI. mendean eraikia izan zen. 1859an handitua izan zen, eta 1970ean zaharberritua.
Eraikina
Muino batean dagoenez bere kanpandorrea eta harri grisezko frontoia urrutitik nabarmenak izateaz gain itsasotik ere ikusgai dira. Aurrealdea estalia du eta kanpoaldeak itxura sendoa eta sotila, barnealdeako oparotasunarekin kontrastea eginez.
Ipar Euskal Herriko elizen usadiozko barnealdea du, aldare goratua eta korua, eta nabearen alboetan galeriak. XVII. mendeko erretaula eta estatuak dauzka, margoturiko egurrezko hagez osaturiko egitura, galerien balaustradetan estatuak, eta haritz egur landuzko Y itxurako zutarri euskarriak.
Udalerriak iraganean itsasoarekin zuen harreman estua oroitzeko nabearen sapailatik zintzilik ontzi baten maketa bat dago.
Kanpo estekak