XII. mendean eraikia, Gil Torres kardenalak 1250ean egin zuen inbentarioan agertu zen, Arévaloko beste hamar elizekin batera. Sortzaileak Tapia leinuko zaldunak izan ziren. Hasierako asmoa batzarrak egiteko eta familiakideak lurperatzeko tokia izan zen. 1911an bere erlijio funtzioa galdu zuen. XX. mendean zehar erabilpen desberdinak izan zituen, batez ere biltegia bezala. 1931koekainaren 4ean Monumentu Nazionala izendatu zuten.[1]XXI. mendeko hasieran Avilako Aurrezki Kutxa erosi zuen. Geroztik, kultur areto bezala erabili izan da.
Ezaugarriak
Bi dorre ditu: Xakearena (Torre de los Ajedreces) eta Dorre Berria, azken hau sendoa. Habeartea buztin-hormakoa da. Atari erromanikoa du. Barruan, bestetik, erretaula barrokoa aipatu behar da.