San Martín de la Bal d'Onsera Erdi Aroko baseliza da, San Julián de Banzo herrian dagoena (Loporzano, Huesca), Guarako mendilerroaren hegoaldean. Egungo eraikina XVII-XIX. mende bitartekoa da.[1][2]
Historia
Santutegiaren lehenbiziko berri dokumentalak 1075ekoak dira, baina, zenbait ikerlariren arabera, jatorri bisigotikokoa izan liteke. 1110ean, Montearagóneko monasterioaren mendeko monjeak bizi ziren bertan, harik eta XII. mendearen erdialdean emakumezkoen monasterio bihurtu zen arte. 1572an, mojek alde egin zuten, eta eraikina ermitau baten zaintzapean geratu zen. 1640an, hobekuntza eta egokitzapen lanak egin ziren. Monasterioak egoera onean iraun zuen, Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939) arpilatu zuten arte.[2]
Erdi Aroan, ugalkortasun erritualekin loturik egon zen. Hori zela-eta, Aragoiko zenbait errege-erregina eta noble bertaraino igo ziren, ondorengoak izateko eskatzera.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak