San Martzial eliza Donostiako Altza auzoan dago. Lehenengo eraikina 1390. urtean dokumentatuta dago baina egungo eliza ehun urte bakarrik ditu, 1915ean ireki baitzen.
Historia
Elizaren historian hau lauzpabost eraikinetako azkena da. Felix Elejaldek 1990ean, seigarren mendeurrena zela eta, San Martziali buruz argitaratu zuen monografian jasotzen duenez, San Martzial eliza zaharra egurrez eraiki zen -”unum oratorium lignis“- 1390 eta 1396 artean, eta XVII. mendean obrak Fabrikako Kontu Liburuan erregistratzen hasi arte, eraikinen eraikuntza-ezaugarriei buruz iritsi zaizkigun informazioak eskasak izan dira.[1]
XVI. mendearen erdialdean eliza harriz berreraikia izan zen, San Martzial eliza parrokia bihurtuko zen garaian, Iruñeko apezpiku Pedro Pacheco jaunak 1540an bisitatu ondoren. XVIII. eta XIX. mendeetako gerrek elizaren eraikuntza eta osotasuna baldintzatu zuten, behin eta birritan konpontzera eta berreraikitzera behartuz.1915. urtean gaur egungo eliza eraiki zen.
Erreferentziak
- ↑ ELEJALDE, Félix: Parroquia Altza San Martzial. Centenario VI. Mendeurrena 1390-1990. Kutxa, 1990.
Kanpo estekak