San Giovanni Fuorcivitas (izen osoz, San Giovanni Evangelista Fuorcivitas) eliza erromanikoa da Pistoian (Toskana, Italia). Fuorcivitas adjektiboak "hiritik kanpo" esanahia duen italiera eta latin nahastuan) kokapenari egiten dio erreferentzia, hiriko lehen harresi multzotik kanpo baitzegoen eraikina, Italian lombardiarren agintearen garaian sortu zenean.
Ezaugarriak
Jatorrizko lonbardiar eraikinaren aztarnarik ez da geratzen. Eliza aipatzen duen lehen dokumentua 1119koa da: Ildebrand apezpikuak eliza "ia hondarretan" zegoela deskribatu zuen. Egungo eraikina ziurrenik handik gutxira hasi zen. Eraikuntzak 14. mendera arte iraun zuen.
Itxura bereziko eliza da: errektangularra guztiz plantan, iparraldeko alde irekian du ate eta sarbidea, portale xumea beste askorekin konparazioan. Gainerako hormek kalexka estuetara ematen dute.
Barrualdea zenbait artelan nabarmentzen dira[1]:
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak