San Cristobal gotorlekua Badajoz hiriko gune gotortuaren barruan dagoen XVII. mendeko eraikina da. 1985tik Kultura ondasuna bezala katalogatuta dago.
Historia
Orinazako Dukeen jauregia zegoen tokian egin zen. Portugalgo Errestaurazio Gerra garaian altxatua, Erdi Aroko Badajozko harresiak indartzea zen helburua; Portugalgo mugaren defentsari begira lehen lana izan zen. Obrak 1642an hasi ziren. Haren inguruan 1811ko otsailaren 9an Gévorako guda gertatu zen. 1932tik monumentu nazionala da. Lista Roja del Patrimonio elkartearen arabera, arriskuan dago.[1]
Deskribapena
Laukizuzen forma du. Bi baluarte ditu eta beste bi sasi-baluarte, Gezileihoko gola batez lotuta. Bi baluarte biltzen diren puntuan ravelin batekin babestuta zegoen. Harresiek lubanarro estali bat dute. 300 fusilari eta 12 kainoi jartzeko espazioa zuen.
Gotorleku barruan, gaur egun, Centro de Interpretación de Fortificaciones de la Frontera (Mugako Gotorlekuak Interpretatzeko Zentroa) delako museoa dago.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo loturak