1879 inguruan Biarritzen oporrak ematen zituzten errusiarrek eliza bat eraikitzeko erabakia hartu zuten. Ordura arte bere errituak Villa Eugénieko areto batean egiten zuten, jadanik hotel bat zena. Aipatutako errusiarren artean leinu inperialaren kideak ere bazeuden, adibidez Alexandro III.aren emaztea zen Maria Feodorovna enperatriza, Lapurdiko kosta maite zuena. 1889an batzorde sortu eta Nikolai Nikonov (1849-1918) arkitektoari eman zioten proiektua. Lehendabiziko harria 1890ekourriaren 13an jarri eta laster bukatu zituzten lanak: 1892koirailaren 25ean sagaratu zuten, konbidatuen artean enperadorearen lehengusua eta Errusiako enbaxadorea zen George de Beauharnais izanda. Apaizak, hasieran, Paueko eliza ortodoxotik zetozen.