Punta Campanellatik Punta Licosararteko distantzia, 61 kilometrokoa da. Bi lurmuturrak eta kostaldea lotzen dituen irudizko lerroaren barnean dagoen itsaso zatiak, 2450 kilometro karratuko hedadura du.
Amalfiar kostaldea, iparraldean, garaia eta harritsua da, itsasorantz amildegiak eratuz erortzen diren Lattari mendien maldagatik. Ekialdean, Seleren lautadaren kostaldea (edo Paestumgo lautada), aldiz, baxua eta hareatsua da, eta, zati batean, pinudiz betea dago. Azkenik, hegoaldean, golkoan dagoen Zilentoko kostaldearen zati laburra, berriz garaia eta harritsua da.
Golko honetan, Sele eta Irno ibaiak itsasoratzen dira.