Sakka
Sakka edo Saqqa (arabieraz: سكا: istiluak) Damaskoko hego-ekialdeko herrixka bat da, Ghouta eskualdearen ertzean, Siriako Damaskoko nazioarteko aireportuaren ipar-mendebaldean.
Tell Sakka (Sakka muinoa) izeneko gune arkeologikoa dago bertan.[1] Jauregi baten hondakinak aurkitu ziren han K.a. 1800 eta 1600 artean eginak. Egiptoarrek inguruan zuten eraginaren frogak erakutsi ditu indusketak. Aztarna arkitektonikoak Qatnakoen antzekoak dira.[2][3] Damaskoko eremuan berreskuratu zen lehen taula kuneiformea Tell Sakkan aurkitu zen. Mariko artxiboetako estilo kuneiformearen antzekoa du, eta Zimri-Lim izeneko errege batez hitz egiten du.[4]ç
Erreferentziak
- ↑ Taraqji, A., "Nouvelles decouvertes sur les relations avec 1'Egypte a Tell Sakka et a Keswe, dans la region de Damas," Bulletin de la Société Française d'Égyptologie 144:27-43, 1999.
- ↑ à 12h30Tell Sakka, une ville du Bronze Moyen de Damascène (1800-1600), Syrie. louvre.
- ↑ E. H. Bakraji, M. Ahmad, N. Salman, D. Haloum, N. Boutros, R. Abboud., Dating and classification of Syrian excavated pottery from Tell Saka Site, by means of thermoluminescence analysis, and multivariate statistical methods, based on PIXE analysis, Journal of Radioanalytical and Nuclear Chemistry, Akadémiai Kiadó, co-published with Springer Science+Business Media B.V., 1999[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Abdallah, Fayssal., La Découverte d'un Premier Texte Cunéiforme A Damas, Tell Sakka, Revision Historique, Damascus University Journal, Vol. 27, No. 3+4, 2011.. .
Kanpo estekak
|
|