Sakarina
Sakarina gozagarri artifizial bat da. Kimikoki sulfimida bentzoikoa da (C7H7O3NS). Kristal zuri gisa agertzen da; oso gozoa da, eta 224 °C-an likido bihurtzen da. Oso nekez urtzen da uretan, kloroformoan eta eterrean, baina ongi, besteak beste, alkoholean eta bentzenoan. Janariei gozotasuna emateko erabiltzen da, sodio- eta kaltzio-gatz gisa. Azukrea hartzen ez dutenek, argaltzeko edo gaixotasunen bat dutelako, sakarina hartzen dute. Erreferentziak
Kanpo estekak
Information related to Sakarina |