Saka baserria, Perlakua, Perlakua-Saka edo Arriolaperla izenez ere ezaguna[1], Debako Arriola baserri-auzoko etxalde bat da. Zezenketatarako ganadutegi baten jatorria ere bada, Marqués de Saka izenez ezaguna gaztelaniaz, euskaraz Lasturko zezenak (Lastur, izatez, Arriolatik gertu dagoen beste auzo bat izanik). Turismorako landetxea ere bada etxea 2021. urtean.