Saint Augustine dorrea (ingelesez: St Augustine's Tower) Londres hiriburuko Hackney udalerrian dagoen dorre bat da, XVI mendeko San Agustinen elizatik mantentzen den egitura bakarra. Hackneyko sinboloa bihurtu da, bere armarria ere agertzen baita.
Historia
1275 urtean Hackenyko parrokia osatu zen San Joanen Zaldunek eraikitako eliza baten inguruan. XIV mendean San Agustinen omenezko eliza bihurtu zen. XVI mendean eliza berria eraiki zen Erdi Arokoa zegoen tokian eta ordukoa da dorre hau. Lau solairu ditu eta 36 metrotako altuera. 1608an erlojua ezarri zitzaion hirugarren solairuan.
XVIII mendean Hackneyren populazioa nabarmen handituz en eta elizari osagaiak gehitu zitzaizkion. Horrela, 1789an mila pertsonatik gora hartzeko gai zen. Gehikuntzak halamoduz egin zirenez eliza eraistea erabaki zen eta harriak etxe berriak egiteko salduak izan ziren. Dorreak zutik iraun zuen Hackneyko zortzi kanpaiak gordetzeko. 1983an dorrea berriztu zuten segurua izan zedin, aldizkako erakusketak egiteko areto bihurtu baitzuten.
- Tren geltokia: Hackney Central
Kanpo estekak