Mozorroa Monte Albánen aurkitu zen, egungo Oaxaca estatuko hiriburua den eta antzina Dani Baá izeneko zapoteka hiria izan zen Oaxaca de Juárezetik 10 kilometrora, aztarnategi arkeologiko honetako erdiko plazako H muinoan, gutzalekuan bost hezurdurarekin batera zegoen eskaintza batean. Hildakoentzako eskaintza zen, gurtu egiten baitzituzten.
Mozorroak giza aurpegi bat irudikatzen du, eta bere gainean zapoteken saguzar-jainkoa zen Piquete Ziñaren irudia dago.