Río de Oro[1] (arabieraz: وادي الذهبwādī-að-ðahab, euskaraz: «urrezkoibaia»), Mendebaldeko Saharako mendebaleko badia da. 32 km luze eta 8-12 km zabal da, Dakhlako penintsularen eta kontinentearen artean. Itsasertza hondartsua da eta laua, eta uraren azpian geratzen da istmoa itsasgora denean. Portua eta aireportua ditu Dakhlako hirian.[2]
Arrantzarako leku aproposa da. Jada XV. mendean espainiar baleazaleek hartaraino joan ziren xibarten bila.[3]