Claes Olle Ruben Östlund (Styrsö, Västra Götaland, Suedia, 1974ko apirilaren 13a) suediar zinema zuzendaria da. Fikziozko bost film luze zuzendu ditu: The Guitar Mongoloid (2004), Inclary (2008), Play (2011), Turist (2014) eta The Square.[1][2]
Ibilbidea
Ruben Östlund film laburren eta filmen zuzendari gisa hasi zen 1990eko hamarkadan, modu autodidaktikoan. Ondoren, Gotenburgoko Zinema Eskolan ikasi eta 2001ean graduatu zen. Hain zuzen ere, eskolan onartu zuten bere laburmetraiei esker. Erik Hemmendorff zinema-ekoizlearekin batera, Plattform Produktion produkzio-etxearen sortzailea da.
The Guitar Mongoloid filmak Zinema-Prentsaren Nazioarteko Federazioaren saria irabazi zuen Moskuko Nazioarteko Zinemaldiaren 27. edizioan. Östlunden Incident by a Bank film laburrak Urrezko Hartza irabazi zuen Film Laburrik Onenarentzat, Berlingo Zinemaldi Handiaren 60. edizioan.
2014. urteko bere Force Majeure filma Un Certain Regard sailean lehiatzeko hautatu zuten, Canneseko 2014ko Zinemaldian, eta han irabazi zuen epaimahaiaren saria.
Filmografia
Urtea
|
Ingelesezko izenburua
|
Jatorrizko izenburua
|
Mota
|
1993
|
Addicted
|
Filma
|
1997
|
Free Radicales
|
Filma
|
1998
|
Free Radicales 2
|
Filma
|
2000
|
Låt domo andra sköta kärleken
|
Dokumentala
|
2002
|
Family again
|
Familj igen
|
Dokumentala
|
2004
|
The Guitar Mongoloid
|
Gitarrmongot
|
Fikzio filma
|
2005
|
Autobiographical Scene Number 6882
|
Scen nr: 6882 ur mitt liv
|
Fikzio laburmetraia
|
2008
|
Involuntary
|
De ofrivilliga
|
Fikzio filma
|
2010
|
Incident by a Bank
|
Händelse vid Banco
|
Fikzio laburmetraia
|
2011
|
Play
|
Fikzio filma
|
2014
|
Force majeur
|
Turist
|
Fikzio filma
|
2017
|
The Square
|
|
|
2022
|
Triangle of Sadness
|
|
Komedia beltza
|
Sariak
- Cannesko Zinemaldia
Erreferentziak
Kanpo estekak