Roxana, (persieraz: رخسانه Rauxâna, "izar eder" (? - Anfipolis-en hila, K.a. 310) Alexandro Handiaren emaztea izan zen.
Biografia
Oxiartes Baktrianako satraparen alaba zen, eta greziarrek bahitu egin zuten aitarekin batean (327). Alexandro Handiarekin ezkondu zen eta seme bat izan zuen harekin, Alexandro IV.a Aigos (323). Kasandrok bahitu zituen Roxana eta semea Pidnan 316. urtean eta sei urte geroago hilarazi zituen.
Erreferentziak