Rosesko golkoa (katalanez: Golfo de Roses) Kataluniako Gironako probintzian dagoen Alt Empordà eskualdearen kostaldeko golko bat da, Costa Brava kostaldearen iparraldean, Mediterraneo itsasoan, Creus lurmuturra eta Montgrí mendilerroaren artean.
Kataluniako kostaldeko golko nagusia da eta Gironako probintziako barnealdeko eskualdeen itsasorako irteera naturala da. Golkoak izena Roses udalerritik hartzen du, kostalde honetako udalerririk garrantzitsuena. Maiz modu okerrean eta beste hizkuntzen eraginez Rosesko badia ere deitu ohi zaio.
Kanpo estekak