Rosa Sevilla de Alvero

Rosa Sevilla de Alvero
Bizitza
JaiotzaTondo (en) Itzuli1879ko martxoaren 4a
Herrialdea Filipinak
HeriotzaQuezon City1954ko maiatzaren 11 (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
tagaloa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, hezitzailea eta sufragista

Rosa Lucía Sevilla de Alvero (Tondo, Manila, Filipinak, 1879ko martxoaren 4aQuezon City, Filipinak, 1954ko maiatzaren 11) Filipinetan emakumeen sufragioaren alde egin zuen filipinar aktibista, hezitzailea eta kazetaria izan zen. [1]

Biografía

1879ko martxoaren 4an jaio zen. Silvina Tolentinoren eta Rafaelen alaba, Aurelio Tolentino iraultzaile eta antzerkigilearen senidea eta Ambrosio Sevilla, Espainiako armadako sarjentuarena.[2] Izeko Tolentinorekin hazi zen, zeinak askotan gonbidatzen zituen bere etxera "hezkuntza kolonial" deitzen zutenaren aurka defendatzen zuten abertzaleak eta intelektualak.[3]

Lan ibilbidea

Hezitzaile ibilbidea

Irakasle ikasketak egin zituen, “Goi mailako irakasle” titulua lortu zuen Colegio de la Asunción izenekoan.[4] Santo Tomaseko Unibertsitateko lehen dekanoa izan zen eta 1900eko uztailaren 15ean Emakumearen Institutua (gero Rosa Sevilla Oroimenezko Eskola) sortu zuen. [4]

Amerikako garai kolonialaren lehen urteetan, 21 urterekin Manilako Emakumeen Institutua sortu zuen, Filipinetako emakumeen lehen eskoletako bat izan zena.[1] Institutuak emakumeei "Jainkoari zein herrialdeari zerbitzatzeko" prestatzen lagunduko zien curriculuma eskaini zien, gehienbat erlijioa eta zientzia-gaiak irakastea debekatzen zuten estatubatuarrek zuzendutako eskolen alternatiba bat emanda.[3]

Sufragista ibilbidea

30eko hamarkadaren erdialdean, 1916an filipinar emakumeei boto eskubidea emateko mugimendu bat zuzendu zuen, Filipinetako Emakumeen Liga Nazionala sortuz. Erreferendum baten ostean, 1937an lortu zuten emakumeek eskubidea.[1]

Kazetaritza ibilbidea

Kazetaritzan ere lan egin zuen, La Vanguardia egunkari espainiarreko zuzendaria izanik, eta Filipinetako Emakumeen Kluben Federazio Orokorrak argitaratutako The Woman's Outlook aldizkaria sortu zuen. [5] Antonio Lunaren La Independencia egunkariko erredakzio taldeko partaide izan zen, eta gaztelaniaz ere idatzi zituen La Mejor, El Sueño del Poeta eta Prisonera de Amor lanak, esaterako. [3]

Bizitza pertsonala

Emilio Alvero artistarekin ezkondu zen.[2] 1954ko maiatzaren 11n hil zen, 75 urte zituela. [4]

Sariak eta aintzatespenak

  • 1948, uztailaren 4a, Filipinetako Gobernuko Presidentetza Merezimenduaren Domina.
  • 1948 Isabel II.a Espainiako erreginaren aitorpena.
  • 2021ean, martxoaren 4an, Google-k bere 142. urtebetetzea ospatu zuen Google Doodle batekin, denbotaldi baterako Logo bereziarekin. [6]

Erreferentziak

Kanpo estekak