Rosa Cursach Salas (Artá, Mallorca, Balearrak, 1967ko otsailaren 15a) mallorcar filosofoa, teologoa, politikaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzaile feminista da.[1][2]
Biografia
Teologia ikasi zuen Mallorcako Ikasketa Teologikoen Zentroan (CETEM) eta Filosofia Balear Uharteetako Unibertsitatean (UIB).[3][4] 2015era arte, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Batxilergoko Erlijio, Etika eta Filosofiako irakasle izan zen Inca herriko Ramon Llull Beato ikastetxean.
Ibilbidea
Creients i Feministes erakundearen sortzailea da eta, gainera, 'Balear Uharteetako Unibertsitateko Desberdintasunak, Generoa eta Politika Publikoak' taldearekin lankidetzan aritu da.
Feminismoari eta berdintasunari buruzko hainbat ikerketa eta argitalpen egin ditu, eta ikastaroak eta txostenak eman ditu, besteak beste, generoari, politika publikoei, Espainiako berdintasun-politiken esperientziei, feminismoari eta erlijioari edo giza eskubideei buruzko paradigmak aztertzeko.[1][2]
2015eko uztailean, Emakumearen Balear Institutuko zuzendari izendatu zuten.[2][1][5] Lau urte geroago, 2019ko uztailean, Més per Mallorca koalizio politikoko kide zela, Mallorca Uharteko Kontseiluko Berdintasunerako zuzendari izendatu zuten. Lehendakaritza Sailari dagokio arlo hori, eta emakumeen arretarako eta genero-indarkeriaren biktimentzako zerbitzuen ardura izan du.[6]
Cursach izan zen Veus Progressistes al Senat koalizioaren zerrendaren buru Espainiako 2019ko Hauteskunde Orokorretan.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b c d «Rosa Cursach, nova directora insular d'Igualtat» Ara Balears 11/07/2019.
- ↑ a b c «La teóloga y feminista Rosa Cursach, nueva directora del Institut Balear de la Dona» Última Hora 10/07/2015.
- ↑ Martínez Cano, Silvia; Sánchez, Juanjo; Villar, Evaristo. (10-03-2017). «Rosa Cursach» Éxodo: revista crítica de pensamiento y difusión socio-cultural, política y religiosa.
- ↑ Pérez, Biel; Valero, Pep. (2017). «Rosa Cursach Salas» L'altra mirada (Núm. 58) ISSN 2444-8117..
- ↑ El Consell de Govern nomena Rosa Cursach Salas directora de l'Institut Balear de la Dona. .
- ↑ «Luis Corral, Rosa Cursach o Marc Tur, nuevos altos cargos» Diario de Mallorca 2015-07-11.
Kanpo estekak